domingo, 12 de marzo de 2017





DÍA DE LA FERIA

Gazteleraz ere ikasten ari garenez proiektu politak egiten ditugu: Oraingo honetan  janari eta elikadurari buruz ikasten aritu gara. Azkenean azoka bat antolatu eta ekarritako elikagaiak aurkeztu eta JATEKO!




ARATOSTEAK

Aurten ere, urtero bezala aratosteak ospatu ditugu. Hirugarren eta laugarren mailakoak TXATXOAK izan gara.  Ikusi ikusi nolako txanoak egin ditugun!


Eta etxetik ekarritako erropekin kalera zelako dotore irten garan!



EIBAR EZAGUTZEN





Lehenengo hiruhileko honetan, gure herria ezagutzen ihardun izan dugu: Non kokatzen den, nolakoa den, zer zerbitzu eskeintzen duen eta guk bakoitzak "Gure txoko kuttuna" zein den idatziz azaldu dugu. Oso lan politak sortu ditugu! Herrian zehar ere ibili gara!


Kaleak, parkeak, tren geltokia, liburutegia, arma museoa eta ludoteka berria bisitatu ditugu. Eskerrikasko bertako langileei emandako azlpenengatik


San Andresak

Urtero bezala, San Andresak ospatu ditugu ikastolan: goiko mailetakoak taloak egin eta guk pozik jan ditugu. Baita ere, pozik eta harro egon gara eta piskat urduri ere bai, gurasoak ikuskizuna ikustera etorri direlako.


martes, 21 de junio de 2016

Ziklo Bukaerako AGURRA!

Kaixo guztioi!

Azkenean hemen daukagu urtaro politena: UDA!! ..eta baita ere gure zikloaren BUKAERA. Asko ikasi eta lagunekin pilo bat jolastu ondoren,  hondartzara, mendira, pistinara... joateko denbora iritsi zaigu! Ekintzaz betetako urtea izan da: Lurraskara joan ginen bi egun pasatzera, Donostiako Kutxaespaziora, Olinpiadak,  5.mailakoekin Chocolate party , ikasturte bukaerako jaialdia....
Beno... ikusten duzuenez ITURBURUN primeran pasatzeko aukera ugari izan ditugu. Iada, gure lagunak Maddalen, Fermin, Urdintxo eta Pox agurtu beharko ditugu, eta datorren ikasturtean lagun berriei ongi etorria egin.
Horregaitik, opari eta oroigarri gisa,  hemen daukazue Oriora egindako txangoaren irudi polit batzuk. Gozatu!!.. eta oso ondo pasa OPORRAK!!AIOOOOO....


                                   3.maila arte........ ONDO IZAN!!

                                                                                           ITURBURUKO 2.A IRATXOAK










miércoles, 23 de marzo de 2016

AGENDA 21! BIODIBERTSITATEA

AURTEN AGENDA 21-EKO GAIA BIODIBERTSITATEA DA, BIO ( BIZITZA) ETA DIBERTSITATEA ( ANIZTASUNA, UGARITASUNA).

ITURBURU IKASTOLA NATURAZ INGURATUTA DAGOELA APROBETXATUZ, IRTEERATXO BAT EGIN DUGU GURE BAZTERRAK AZTERTZEKO : INGURUKO IZAKI BIZIDUNAK BEHATU DITUGU ( ANIMALIA MOTA GUZTIAK, BAITA LANDAREAK ERE), ZEIN EKOSISTEMAN BIZI DIREN, ONDO ZAINDUAK DAUDEN...

ETA IBILALDIA EGIN ONDOREN BATEZ ERE BI ONDORIO ATERA DITUGU: GURE BAZTERRAK OSO ZIKINAK DAUDELA, MOTA ASKOTAKO HONDAKINAK BATEZ ERE PLASTIKOA LURRERA BOTATZEN DELAKO ETA ZUHAITZA KOPURU BAT MOZTUTA DAGOELA.

ARGI IZAN BEHAR DUGU NATURARI GERTATZEN ZAIONAREN ERAGILE GARELA ETA GUZTION ARDURA DELA GURE INGURUMENA ZAINTZEA, GERO GOZATU AHAL IZATEKO.

HEMENTXE ARGAZKI BATZUK...

BELDAR EDO PROZESIONARIA IZENEKO HARREN POLTSAK AGERTU DIRA AZKEN HILABETEAN PINU ETA IZEIETAN.




GURE GOIKO BASERRIKO AHUNTZAK ARTZAIAREKIN!

                                    AHUNTZEN BISITA SARRITAN IZATEN DUGU!!

                                 


                              BERAZ, EZ AHAZTU: ZAINDU NATURA GUZTIONA DA ETA!!

" Maite ditut
  maite
  geure bazterrak
  lanbroak
  izkutztzen dizkidanean
  zer izkutatzen duen..." MIKEL LABOA